XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DESKOLONIZAZIOA.

1.- Sarrera: XX. mendean, Asia, Ozeania eta Afrikako 1.500.000 gizon industria aurreko zibilizazio batetik (zenbaitetan Neolitos mailan) zibilizazio industrialera iragan dira.

Ikaragarrizko aldaketa honek, herri hauek bere sinismenak, mentalitatea eta egiturak aldatzera, behartu ditu.

Guzti hau deskolonizazioaren prozesuaren ondorioa da.

2.- Inperioen Haustura: Koloniar inperioen zatikatzea eta antzinako koloniak nazio independenteetan bilakatzea, XX. mendeko prozesu historiko funtsezkoa da.

Prozesu hau berri berria da, bigarren Mundu Gerraren ondoren eman dena alegia.

Baina bere sustraiak Lehenengo Mundu Gerra garaian ikus daitezke.

1914.etik 1918.era Europaz kanpo negozioak zeuzkaten enpresa gehienek lur jo zuten eta merkatu asko galdu egin ziren.

Frantziako eta Inglaterrako industria gerra ondoren oso egoera txarrean aurkitzen da eta ezin diete kolonietan dituzten interesei erantzunik eman.

Hauen tokia bi potentzia berrik beteko dute, Japonek Asian eta Estatu Batuak beste zenbait tokitan.

Mementu honetan Estatu batuak ekonomi mailan lehentasuna hartuko du, eta ekonomi inglesa eta frantsesa honen menpe ipiniko dira.

Koloniar potentzien militar eta ekonomi ahuldurari beste elementu bat batzen zaio, herri guztiek heuren buruaren jabe izatea, heuren kultura berreskuratzea eta nazio arteko bizitzan esku hartzea nahi dutela, alegia.

Europearrez jendeztatutako lurraldeetan, Canada eta Australia, adibidez, askatasun prozesua metropoliak onartua izan zen.

Deskolonizazio prozesuan, Europak menperatzen zituen kontinenteen demografi hedakuntzak lagundu du.